Truke azoka martxan da!

Posted: Azaroa 24, 2015 in Antolatutako gauzak

Aurreko larunbatean, azaroak 14, ikasturteko bigarren truke-azoka antolatu genuen auzoan. Gero eta jende gehiago ari da gerturatzen Gazalbiden hilabeteko bigarren larunbatero jartzea erabaki dugun postura. Izenak dioen bezala, trukea da auzoan sustatu nahi duguna. Edozeinek ekar ditzake nahi dituen gauza guztiak postura, bai eta postuan daudenak hartu ere. Ohiko kontsumo ereduaz ezberdintzen den aktibitate hau erabat doan da. Ez da ezer ordaindu behar eta, bide batez, aukera paregabea da auzokideak ezagutu eta eurekin ideiak partekatzeko. Arropa, liburuak, jolasak, apaingarriak…edozerk balio du truke azokan!
Hilabeteko bigarren larunbatero Gazalbiden ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 14:00etara. ANIMATU!!12307564_843014902463256_8933328936223322414_o

Ez galdu hurrengo larunbaterako zuentzat daukagun plana!

Otsailaren 28an trikipoteoa egongo da auzotik, 19:00etan Josemi tabernatik hasita!!
Animatu eta hurbildu!!
Zapatilla jaurtiketa ere egingo dugu eta irabazlearentzat sorpresa egongo da!

urkiola

Iritsi da eguna! Baduzu larunbaterako plan ederra!

Trikuharri gazte asanbladatik Urkiola mendira antolatu dugugn mendi martxara gonbidatu nahi zaituztegu! Kotxe kedada larunbatean Abenduak 6, goizeko 9:00etan Gazalbideko parkinean izango da, eta ondoren… egunpasa Durangoko azokan!

Animatu eta etorri gurekin!

Resakoietaz nazkatuta? Asteburuan zerbait ezberdina egin nahian? Baietz animatu Mendi Irteerara!

Trikuharri Gazte Asanbladak hurrengo Iganderako, Azaroak 25, Mendi Irteera antolatu du.

Azaroaren 25ean goizeko 10:00etan (puntual puntual) abiatuko gara Gazalbideko parkingetik Albertia bidean (menditxo txiki bat, errez-erreza), mendian barrena sartzen garen heinean hizlari batek bertako mila istorio azalduko dizkigu. Urbinan eginen dugu bazkaria.

Bertara joateko Kotxez eginen dugu bidaia, beraz aurretikan jakin dezagun izango garen kopurua eskatzen dizuego interesatuak PRIBATU BIDEZ edo ASANBLADAKO KIDEREN BATI komunikatzea!

Milesker zuen arretagatik eta animatu zaitezte!