azaroa, 2015 -en artxiboa

Truke azoka martxan da!

Posted: azaroa 24, 2015 in Antolatutako gauzak

Aurreko larunbatean, azaroak 14, ikasturteko bigarren truke-azoka antolatu genuen auzoan. Gero eta jende gehiago ari da gerturatzen Gazalbiden hilabeteko bigarren larunbatero jartzea erabaki dugun postura. Izenak dioen bezala, trukea da auzoan sustatu nahi duguna. Edozeinek ekar ditzake nahi dituen gauza guztiak postura, bai eta postuan daudenak hartu ere. Ohiko kontsumo ereduaz ezberdintzen den aktibitate hau erabat doan da. Ez da ezer ordaindu behar eta, bide batez, aukera paregabea da auzokideak ezagutu eta eurekin ideiak partekatzeko. Arropa, liburuak, jolasak, apaingarriakā€¦edozerk balio du truke azokan!
Hilabeteko bigarren larunbatero Gazalbiden ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 14:00etara. ANIMATU!!12307564_843014902463256_8933328936223322414_o