GURE HISTORIOA

Trikuharri Gazte Asanblada, zer den eta egindako lana azaldu baino lehen, gazte asanblada bat zer den azaldu behar dugu. Gazte asanblada auzo bakoitzeko gazteek antolatutako kolektibo mota bat da, beraien auzoek dituzten arazoei aurre egiteko eta konponbide  bat bilatzeko.

Gure kasuan Trikuharri Gazte Asanblada Gazalbide, Txagorritxu, Abendaño eta Ariznabarra auzoak hartzen ditu. Urteak dira gure asanblada sortu zenetik, baina gure auzoko egoera ez denez aldatu, lehen geneuzkan borrokak gaur eguneko borrokak bilakatu dira.

Duela 5 urte, hausnarketa sakon bat egin ostean, gure auzoak zeuzkan arazoak finkatu genituen. Etxebizitza eskubidearen ukazioa, aisialdiaren merkantilizazioa, gure auzoa “barrio dormitorio” batean bihurtu edo bihurtzen ari zela, auzoko gazteria biltzeko eta antolatzeko leku baten falta, gazteria kontuan hartzen zituen jaien beharra …

Esan dezakegu Trikuharri Gazte Asanbladaren borrokak etxebizitza eskubidea eta lokal autogestionatu bat lortzea izan direla.

Etxebizitza eskubidea jorratzen hasi ginenean, moskeo kanpaina batekin hasi ginen. Lehenengo pausua, gure lau auzotan saltzen ziren etxe desberdinen prezioa galdetu genuen, honekin bataz-bestekoa ateratzeko, emaitza 3725€­­/m2 izan zelarik. Orduan, urte bateko moskeo kanpaina batekin hasi ginen, auzo guztian zehar era ezberdinetan 3725 zenbakia ikusten zelarik. Azkenean kanpaina auzoari aurkeztu genion, gure kezkak eta proposamenak azalduz:  guk ikusten genuela etxebizitza eskubidearen ukazioari eta espekulazioari aurre egin behar geniola, alokairu sozialaren edo okupazioaren bitartez. Hau egiteko beste gauza batzuez gain, buzoneo kanpaina egin genuen auzo osoan zehar, triptiko moduko bat ailegatuaraziz auzoko postontzi guztietara.

Kanpaina honekin batera, beste ekintza batzuk egin genituen: adibidez, San Silvestrean lokal baten okupazioa antzeztu genuen, Zaramazulo itxi zutenean manifestaziora mozorrotuak joan ginen eta etxebizitza eskubidearen ukazioaren Gasteizko manifestazioan parte hartu genuen.

Kanpaina honetatik, ondorio argi bat atera genuen, lokal bat okupatu behar genuela. Momentuan zegoen lonjen espekulazioarekin eta zeuden lokal ez erabiliekin, gure momentua iritsi zela sumatu genuen.

Gure auzoko beste gazte eragile batzuekin (gure helburu ezberdinak zituztenekin) hitz egin genuen, eta ATA-gazteak (Abendaño, Txagorritxu eta Ariznabarrako gazteak) sortu. Bildu ostean bi arlo jorratu behar genituela ikusi genuen, batetik okupazioa bera, bestetik ekonomia eta publizitatea. Beraz, talde bakoitza lanean hasi zen, gaztetxean jaiak egin ziren, pintxoak auzoko tabernetan … publizitatearekin auzoko sektore bat ohartzen hasi zen auzoan lokal autogestionatu baten beharraz. Bitartean, okupazioa prestatzen zuen taldeak ez zen ondo funtzionatzen. Hau ikusita, pena handiz, iritsi zen momentua non ikusi zen ATA-gazteak ez zela bidea lokal autogestionatu bat lortzeko. Horregatik Trikuharri Gazte Asanbladak berak bakarrik jorratuko zuela erabaki zuen eta okupazioa ailegatzean auzoko beste gazteriari laguntza eskatuko ziola erabaki.

Borroka honetaz aparte, esan behar dugu gure asanbladak beste borroka batzuk aurrera eraman dituela. AHT-rik (abiadura handiko trena) EZ!!, aisialdiaren merkantilizazioa EZ!!(umeentzako tailerrak egiten), krisia, auzoko giroa alaituz (trikipoteoekin) …

Auzoa gureganatzeko asmoz, kabinen okupazioaren jarduera egin genuen. Egun batean goiz goizetik auzoko kabina ezberdinak okupatu ziren. Egun osoan zehar, kabinetan egon ginen eta auzoari gure pentsamoldea adierazi.

Gaiz aldatuz, Trikuharri gazte asanblada hitz egitean, auzoko jaiez eta gure parte hartzeaz hitz egin behar dugu.

Txagoko jaiak duela bost urte sortu ziren, jai hauek autogestionatuak,auzoarenak eta auzoarentzat direlarik. Auzoko beste eragile batzuekin bildu ginen eta hausnarketa bat egin genuen gai honen inguruan. Oso argi ikusi genuen, gure auzoko jaiak ez zirela gazteriarentzat eta gure nahiak jai hauetan ez zirela betetzen. Orduan gure auzoak benetako jaiak behar zituela erabaki eta lanean hasi ginen.

Lehenengo urteak San Martineko parkinean egun genituen, leku egokia baitzen baina udaletxeak eraikin berriak egin nahi zituenez asko pentsatu ostean Gazalbideko parkingera pasatu genituen. Lehen esan dugun bezala jai hauek autogestionatuak dira. Honek esan nahi duena da, dirua ateratzeko eta jaiak antolatzeko auzoak berak bakarrik aurrera eramaten dituela. Dirua boletoak salduz, tabernetan laguntza eskatuz, tonbolen bitartez edota kuoten bitartez lortzen da.

Ez ditugu azalduko jai guztietan egiten ditugun ekintzak, asko luzatuko baikinen; horren ordez, azken jaien plangintzari buruz hitz egingo dugu. Jaiek bi egun irauten dute, ostirala eta larunbata, lehenengo eguneko arratsaldean hasiz eta larunbateko gauean bukatuz. Gure lana, ostegunean hasi muntaiarekin eta igande edo astelehen arratsaldean bukatu desmuntatzen. Jai hauek urte bateko lana suposatzen dute, oso gogorra delako dirurik gabe egitea, baina aurrera goaz, gogotsu! Jada hurrengo jaiak hasi gara prestatzen, eta maiatzean izango dira.

Jaietan ekintza ugari egiten dira; umeentzako jolasak, futbito edo saskibaloi torneoak, mus txapelketa, Txagorriren jaitsiera eta igoera, auzoko gymkana, kontzertuak (txosnekin), herri bazkaria, trikipoteoa eta beste hainbat.

Behin Trikuharri Gazte Asanblada eta bere bilakaera azken bost urte hauetan azalduta, beharrezkoa ikusten dugu azaltzea zein den gaur egun asanbladak duen plangintza.

Momentu honetan, gazte asanbladak gai ugari jorratzen ditu.

–          Lehen esan dugun moduan, Txagoko auzoko jaietan lanean dabil.

–          Euskara jorratu auzoan. Honetarako, hiztegi bat egiten hari gara, auzoan euskara berpizteko,  euskaltegi desberdinekin batera.

–          “Moskeo kanpaina”: kalean jarri ginen mahi batekin auzoari galdetzen zer pentsatzen zuten gure kanpainari buruz eta jendeari azaldu genien gure gazteriak duen lokal baten beharra. Honekin batera, auzokide batek proposamen oso on bat egin zigun, sinadura bilketa bat egiteko. Eta kasu egin genion.

–          Gainera, orain aldizkari moduko batekin hasi gara.

Eta hau da dena…momentuz!! Espero dugu aurrerantzean kaletik aurkitzea eta, zergatik ez, asanbladan bertan aurkitzea, lan egiteko gogotsu dabilen edonori irekia dago eta!

Bestela, gazte lokalean elkartuko gara!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s