IRLANDA
0
Bi asteburu jarraian irlandar gaia landu ostean, soilik hitz positiboak aurki ditzakegu bai hitzaldia, bai bideo emanaldia eta bai jaialdia ebaluatzeko.
Aurrerago esan genuen bezala, hitzaldia parte – hartzailea eta oso didaktikoa bihurtu zitzaigun. Bideo emanaldia ez zen atzerago gelditu eta naiz eta askok ikusitako filma izan (En el nombre del hijo), 30 lagun baino gehiago bildu ginen auzo elkartean. Honen ostean, eta bi asteburu jo ta ke egon ostean, gazte talde handia agertu ginen Laberinto tabernan motorrak berotzeko, bizpahiru ordu bernaduago Libran irlandar janari dastaketa eta Guiness dastaketa egiteko. Aipatzekoa da, bi egunetan landutako argazkiak eta euren azalpenak egon zirela ikusgai bi tabernetan, jardunaldietan egon ez ziren gazteen ikusmina sorraraziz
Etorkizunari begira, eta egun hauen arrakasta ikusita, mota honetako jardunaldiak eta arratsalde alternatiboak bultzatzen jarraituko ditu Trikuharri Gazte Asanbladak, gutxika – gutxika, gaztez betetako auzo hau, gazte partehartzaileen auzoa bihurtzeko.
Errautsetatik auzoa berpiztera goaz!!
Advertisements